Harreman Onen Alde
Aupa gizona!
Ez diagu egunik tratu txarrei buruzko berririk gabe tamalez, eguneroko ogia diagu. Asko dituk bidegabekeria honi amaiera ematen saiatzen diren salaketak, ekimenak, aldarrikapenak, proposamenak,...
Maiz egin diat zalantza gai honi mass-mediatan ematen dioten tratamendua egokia ote den eta atarramendurik ematen oten duen. Sarritan iruditzen zaidak ia soilik gizonen jokaera biolentoez eta atxiloketez aritzeak mesede baino ez ote digun kalterik ekartzen indarkeria amaitzearen aldeko pertsonoi, zeren:
- alde batetik, indartzen baitu gizon eredu bortitza, indarkeriazalea.
Alegia, halako "gizonok halakoak gara izatez. Tamala da, baina halaxe da errealitatea, eta egin dezakegun bakarra da bortizkeria hori zelan edo halan kontrolatzea, muga onargarrietan eustea..." adierazten dik. Honako ideia, guztiz gezurrezkoa izateaz gain, erruduntasun handia sortzen dik gizonongan, biolentoak ei garelako nahitaez. Banagok honek eragin kaltegarri handia duela batez ere gizonezko gazteengan. Denok zakiagu zer garrantzitsua den gizon batentzat bere "gizon" oso agertzea, batik bat nortasuna eraikitzen ari garen adinean.
- Bestetik, indarkeriari maila "onargarrietan" eusten diogun gizonok arazo hau konpontzen engaia gaitezen zailtzen baitu, alegia, errazten baitu "beste inoren" (mala "onargarrietatik" irteten direnen, edo-eta bortizkeria pairatzen dutenen) arazotzat hartzea, eta ez gizon guztiona, gizon guztiok eredu maskulino indarkeriazaleaz hazi eta hezi gaituztela lausoturik.
Aste honetako BERRIA irakurtzean, berriz, pozez eta sorpresaz hartu diat Tratu Onen Aldeko Elkarteko kide Ainhoa Saizi eginiko elkarrizketa. Ideia zoragarria!! Eta bi gako interesgarri egin zaizkidak gehien bat: eraginkorragoa izan daitekeela tratu onen alde egitea tratu txarren aurka egitea baino, bata, eta; biga, bai neskek eta bai mutilek txarto tratatzen dugula elkar.
Bueno, ba, gizona, eutsi goiari eta ondo bizi! Ondo trata dezagun hurkoa eta ondo trata gaitzaten saia. Merezi diagu-eta!


Zabaldu
del.icio.us
Blog hau gizonezkoentzakoa bada ere, ezin pasatzen utzi gaurko eguna hiri, emakume deneri, gorazarrea egin barik; gorazarre sinbolikoa, egunero-egunero hi, zuek guztiak, errespeto osoz tratatzeko ahaleginez osotu nahi dudana.
albiste bilatzailea