feminismoa instituzionalizatua ei
Aupa berriro gizona!
Horixe esan ei dik Lourdes Mendez UPVko katedradunak Donostian egiten ari diren feminismoari buruzko ikastaro batean, ARGIA.COM-en irakurri berri dudanez, Feminismoa instituzionalizatua dela.
Ez duk berria iritzi hau gainera, Bilgune Feministak ere egina dik aspaldi.
Oso interesgarria iruditu zaidak Lourdesen gogoetak, eta zer pentsatu luzea ematen dik, edo eman beharko ligukek sexismaoren aurkako eta berdintasunaren aldeko gizonoi, behintzat. Izan ere, Euskal Herriko Berdintasunaren aldeko Gizon Mugimendua (EHBGM) estraineko urratsak egiten ari den honetan, EAEko erakundeei pega-pega eginda agertzen duk. Gizarte Mugimenduetan gutxi izango dituk kualtitatibo eta kuantitatiboki hain indar txikia eukinda, erakundeengandik halako tratamendua hartzen dutenk.
Honek alde onak izango ditik noski, baina arriskuak ere bai, eta biziak! Beste egun batean emango ditiat neure iritziak honen inguruan luzeago.
Edozelan ere EHBGMak badik beste gogoeta-gai gehiago agendan apuntatzeko.
Hurrengora arte, eta ondo izan gizona, merezi duk eta.


Zabaldu
del.icio.us
z nintzela joango esan nian, eta nire jokabide horren arrazoia eman. Oraingo honetan, alderantzizko mezua zabaltzera natorrek: ekainaren 6an Abortatzeko Eskubidearen aldeko manifestazioa izango duk Bilbon, arratsaldeko 6etan, Arriaga plazan, "Gure Gorputza, Gure Erabakia" lelopean. Honetara bai, etorri etorriko nauk, eta gizonezko guztiei ere dei egiten zieat etor zaitezten.
Aupa gizon hori!
Berri bat ekarri diat gaurkoan: Emakumenderen atal Sare-k azarorako antolatu duen Nazioarteko Biltzarra, “Maskulinotasuna eta Eguneroko Bizitza” .
albiste bilatzailea