bi dokumental eta artikulu bat
Aupa gizona!
Bi dokumentalen berri izan diat azken egunotan interneten, biak ala biak interesgarri askoak, biaka ala biak Hego Amerikan sortuak.
Batak "Amazonas: Mujeres Indomables" dik izena, eta emakumezkoen aurkako indarkeria jorratzen diik. Indarkeria handia hauhitzetan ezkutatzen saiatzea salatzen dik, baita estatuak borroka honetaz jabetu izana, gaia despolitizatzearren (bere esanahi jatorrizkoan, ez alderdikoian). Oso interesgarria iruditu zaidak dokumentala, bere berbetan ,"moztu", "josi" eta "brodatu" duen María Galindori BERRIAk eginiko elkarrizketan azaldutakoa, polemika pizteko balio badezake ere. Titularra hagitz deigarria duk:
"Hemengo feministak martxoaren 8ko talde narkotizatuak bihurtu dira".
Beste arlo bat jorratu baina ildo bertsua topatu zioat Maria del Prado Esteban Diezmak idatzitako "La Feminización del Estado: la Mujer en el Ejercito".
Denetarako iritziak egongo dituk, feminismo mota asko dauden lez, baina bat natorrek zentzu batean beraiekin, alegia: estatu feminismoa salatu behar diagu eta; berdintasunaren aldeko eta sexismoaren aurkako borrokan gauza asko kritikoki berpentsatu behar ditiagu.
Azkenik, beste dokumental bat, Argentinan egindakoa,"Padres de la Plaza. Diez recorridos Posibles" izenekoa. Honetan, Argentinako diktadurak seme-alabak desagerrarazi zizkien aita batzuei hitza eman diete, beren bizipenak azal zitzaten.
Hunkigarria iruditu zaidak gizon hauek beren mina agertu ahal izatea hainbeste urtetan gordean eramanda. Hunkigarria euren begirada, euren ahotsa, euren maitasuna... Hunkigarria, horietako aita baten aitortza: "Esaten zidaten iraultzaileok ez dugula sentimentalistak izan behar. Baina geuzrra zen. Negarra berezkoa dugu, barrua askatzea da. Eta horregatik, askotan, negar piloa egiten dut".
Hartzak besarkada handia, gizona. Eta ondo bizi, merezi duk eta.


Zabaldu
del.icio.us
albiste bilatzailea