IƱaki Kasares dut izena, santurtziarra. Gizonen egoeraz 1997an hasi nintzen hausnartzen eta ordutik gizonekin lan egiten dut sexismoa geure baitatik ezabatzekotan. Dagoeneko, orainarteko lan isil eta pertsonala ezeze jendaurrean eta kolektiboki abian jartzeko garaia heldu dela uste dut. Horixe da neure nahia eta konpromisoa: gizartean sexismoa ezabatzeko eta gizonen askapenerako mugimendu sozial zabala sortzea Euskal Herrian. Parte hartu nahi ekimen zoragarri honetan?