Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Harreman Onen Alde

Aupa gizona!

Ez diagu egunik tratu txarrei buruzko berririk gabe tamalez, eguneroko ogia diagu. Asko dituk bidegabekeria honi amaiera ematen saiatzen diren salaketak, ekimenak, aldarrikapenak, proposamenak,...

Maiz egin diat zalantza gai honi mass-mediatan ematen dioten tratamendua egokia ote den eta atarramendurik ematen oten duen. Sarritan iruditzen zaidak  ia soilik gizonen jokaera biolentoez eta atxiloketez  aritzeak mesede baino ez ote digun kalterik ekartzen indarkeria amaitzearen aldeko pertsonoi, zeren:

  • alde batetik, indartzen baitu gizon eredu bortitza, indarkeriazalea.laguntasuna1 Alegia, halako "gizonok halakoak gara izatez. Tamala da, baina halaxe da errealitatea, eta egin dezakegun bakarra da bortizkeria hori zelan edo halan kontrolatzea, muga onargarrietan eustea..." adierazten dik. Honako ideia, guztiz gezurrezkoa izateaz gain, erruduntasun handia sortzen dik gizonongan, biolentoak ei garelako nahitaez. Banagok honek eragin kaltegarri handia duela batez ere gizonezko gazteengan. Denok zakiagu zer garrantzitsua den gizon batentzat bere "gizon" oso agertzea,  batik bat nortasuna eraikitzen ari garen adinean.
  • Bestetik, indarkeriari maila "onargarrietan" eusten diogun gizonok arazo hau konpontzen engaia gaitezen zailtzen baitu, alegia, errazten baitu "beste inoren" (mala "onargarrietatik" irteten direnen, edo-eta bortizkeria pairatzen dutenen) arazotzat hartzea, eta ez gizon guztiona, gizon guztiok eredu maskulino indarkeriazaleaz hazi eta hezi gaituztela lausoturik.

Aste honetako BERRIA irakurtzean, berriz, pozez eta sorpresaz hartu diat Tratu Onen Aldeko Elkarteko kide Ainhoa Saizi eginiko elkarrizketa. Ideia zoragarria!! Eta bi gako interesgarri egin zaizkidak gehien bat: eraginkorragoa izan daitekeela tratu onen alde egitea tratu txarren aurka egitea  baino, bata, eta; biga, bai neskek eta bai mutilek txarto tratatzen dugula elkar.

Bueno, ba, gizona, eutsi goiari eta ondo bizi! Ondo trata dezagun hurkoa eta ondo trata gaitzaten saia. Merezi diagu-eta!


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. TXUS — 2008-05-13 - 22:53:25 GMT 1

    Kaixo, jotairri:
    Estimatzen dut, biziki, hain kontu konplexuari hain era freskoan lotu izana.
    Uste dut ekarpen handia egiten diozula tratu txarren bolada ageriko honi. Izan ere, gizonok deabru bilakatzen ari ote garen susmoa daukat zenbaitetan, deabrutu ote naizen ni neu ere.Halakoa ote ni? Errudunak topatzen abilak gara, erruduna ia nor den jakin gabe, etiketa jartzen dugu, eta akabo. Ahazturik hor pertsona bat zegoela, horrek bazuela duintasuna, maitasuna, errespetoa... galdu, zeharo galdu zuen arte. Deabrutzerik ba ote dago? Metamorfosia egin duenik ezagutzen ote du inork? Ala, deabruarazten dugu halakori etiketa jarrita: "tratu txar egilea da", "jipoitzailea", "hiltzaile gaia"... DEABRUA!!!
    Deabrurik ez baldin badago, jotairri, esango didazu zergatik hainbeste aingerutxo bazterretan?
    Gabon pasau, eta gogor egin! (esaera hau ez da sexista izango, ezta?)

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>