Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Banauk, eta izango

Aupa gizona, aspaldiko!

badituk hilabete batzuk berton hitzik ere idatzi barik. Egia esan, dudatan ibili nauk, eta banabilek, blog honek merezi ote duen, zeozertarako balio duen, eta ez ote den ahaleginak biderkatzea, kontuan izanda beste blog batzuetan neure iritzia eman dezkedala, esaterako Gizon Ekimenarenean edo Gizon Sarean. Baina nahi nian gizontasunaz eta sexismoaz gizonezko baten ikuspegitik arituko zen blog euskalduna, euskarazkoa, izaterik; gainontzeko gehienetan euskararik batere edo diglosia zoritxarrekoan agertzen baita delako ikuspegia. Eta hona hemen nahikaria egiazko bihurtuta, nahiz eta jakin ez noraino heltzen den honen eragina, inora heltzen bada. Horrexegatik erabaki diat jarraipena emango diodala, ahal dudan neurrian behintzat, eta gutxienez niri on egiten didan artean.

Gaur, bideo labur bat ikusi, 5min.koa, jorratzen duen gaiagatik hunkitu egin nuena, malko batzuk isuri arazi arte (lotsa piskat ematen zidak aitortuak), semearen jardunean ikusi baitut maiz izaten dudan aita portaera: egomenik bakoa, errespeturik gabea, bortitza, hurruna,... Halaxe duk, halaxe nabilek. Baina harro nagok, bestetik, zeren, sarritan hanka sartzen badut ere, etengabe saiatzen nauk azkena izan dadin.

Besarkada handia gizona, eta ondo izan, merezi duk eta.

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>