72.400
Aupa gizon hori!
Hainbeste metro egin genian iragan igandean Santurtzin BOGA! ekimenean parte hartu genuen gizonok. Bi orduz, arraun-ergometroetan aritu zituan taigabe bildutakoak. Arraza, adin, hizkuntza, nazio-atxikimendu, jatorri, klase soziala, pentsamolde, ideologia, erlijio... egunerokoan elkarrengandik bereizten gaituzten horiek ez zituan kapaz izan apurtzeko ezaugarri batek
lorturiko batasuna: emakumeenganako indarkeriaren aurkako gizon izatea.
Mota askota gizon batu gintuan: kirol elkarteetakoak, kultur elkarteetakoak, talde politikoetakoak, udal agintari eta langileak, etorkinak, gizon norbanakoak,... eta GIZON EKIMENAkook noski.
Hemen argazki batzuk dituk ikusgai.
Ekintza sinbolikoa zuan noski eta, bere sinbolikotasunean, balio gutxikoa oraingo egoera berehalaxe iraultzeko, baina oso baliotsua agerrarazteko errealitate bat: gizon gehienok emakumeenganako indarkeria behin betiko amaitzea nahi diagu, eta gero eta gehoago ikusten diagu geure ere badagokigula horretan engaiatzea. Egia duk ikusmolde ezberdinak daudela jarrera horretan, eta ez direla guztiak sexismoa akabatzeko posizio batetik abiatzen, baina baduk zerbait: bagabiltzala seinale, behintzat.
Larunbat honetan beste urrats txiki bat: Gizon Topaketa Ermuan, hango gizon talde Zipriztintzen-ek antolatuak. Han izango gaituk GIZON EKIMENAko batzuk, eta heu ere etor haiteke nahi baduk.
Besarkada handia gizona, eta ondo bizi, merezi duk-eta
Tagak: gizonekimena gizonak indarkeria matxismoa gizontasuna
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


albiste bilatzailea